198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 3 orri.)
- EPUB (314 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4965
EBAZPENA, 2017ko urriaren 6koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak, 2017ko ekitaldiko hirugarrengo hiruhilekoari dagozkionak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitaratzea erabaki dut, 2017ko ekitaldiko hirugarrengo hiruhilekoari dagozkionak. Ebazpen honen eranskin gisa eskaintzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
JAVIER LOSA ZIGANDA.