Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4964

EBAZPENA, 2017ko urriaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, iragartzen da hemen zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; hain zuzen ere, Ortuella-Abanto 1 eta 2, 132 kV-ko linea elektrikoko zuhaitzik gabeko zerrendaren zabaltzeak eraginpean hartutako finkak dira, Ortuella, Santurtzi, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Zierbena udal mugartetakoak. Linea hori Iberdrola Distribución Eléctrica SAren titulartasunekoa da.

Erref.: L-8320 GHI-TLE.

Esp.: AT-I-2016-006.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei dei egitea Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako, Zierbenako, Ortuellako eta Santurtziko udaletxera joan daitezen; izan ere, udalerri horietan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egunean eta orduan jasoko dira aktak. Halaber, zitazio-zedula bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari non, zein egunetan eta zer ordutan jasoko diren aktak. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen edo interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki bat aurkeztuta Bilboko Lurralde Ordezkaritzako bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua) aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2017ko urriaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala