198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4962
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Zuzendaritzarako adjuntu baten lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Araba Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintza Zuzendaritzarako adjuntu (Alta ondoko zainketak) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin du.
Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren eskakizunak argitara eman dira, web-orri honetan: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoren arabera aurkeztu behar dira, han aipaturiko epean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 26a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.