Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
4961

AGINDUA, 2017ko urriaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua hamargarrenez aldatzen duena; agindu horren bidez, arautzen dira Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak.

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak hauxe xedatzen du: Administrazio Publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatu ahal izango dira bakarrik Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez.

Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluak xedatzen duenez, fitxategiaren ardura duen saileko titularraren agindu bidez sortu, aldatu eta ezabatu beharko dira Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak. Eta agindu horrek aipatu beharko du indarreko araudietan aginduta dagoen guztia eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.; hutsen zuzenketa, 2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.) arautu ziren Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak.

Agindu hori aldatu da Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez, 2007ko maiatzaren 7an argitaratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, (Herrizaingoko sailburuaren 2007ko ekainaren 7ko Aginduak aldatuta, 2007ko ekainaren 29an EHAAn argitaratua). Halaber, Herrizaingoko sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduak (2008ko apirilaren 22ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratua) eta 2008ko azaroaren 7ko Aginduak (2008ko abenduaren 5eko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratua) sortu dituzte Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak. Arau horren azken aldaketak hauek izan dira: Herrizaingoko sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko Agindua, 2010eko abenduaren 24ko EHAAn argitaratua; Herrizaingoko sailburuaren 2012ko martxoaren 9ko Agindua; 2012ko irailaren 20ko Agindua, bosgarrenez aldatzen duena Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzekoa, 2012ko martxoaren 30eko EHAAn argitaratua; Segurtasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 5eko Agindua, seigarrenez aldatzen duena Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzekoa, 2013ko martxoaren 20ko EHAAn argitaratua; Segurtasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Agindua, zazpigarrenez aldatzen duena Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzekoa, 2014ko maiatzaren 2ko EHAAn argitaratua (81. zk.); eta Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 26ko Agindua, zortzigarrenez aldatzen duena Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzekoa, 2015eko apirilaren 10eko EHAAn argitaratua (66. zk.).

Azken aldaketa izan da Segurtasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 9ko Agindua, Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua bederatzigarrenez aldatzen duena; azken agindu horren bidez, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dira (2016ko maiatzaren 24ko EHAA, 97. zk.).

Arau horiek argitaratu ostean, behar berriak sortu dira. Lehenengo eta behin, hauteskunde-prozesuetako fitxategi berri bat sortzeko beharra. Gainera, hainbat fitxategi moldatu behar dira indarrean dagoen araudiari egokitzeko.

Horregatik, eta argitasuna eta segurtasun juridikoa lortze aldera, beste xedapen bat argitaratuko da, orain arte indarrean egon direnak osatzen dituena.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Datu pertsonalen gaineko fitxategi gehiago sortzea; agindu honen I. eranskinean zerrendatzen direnak.

2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatzen diren fitxategiak moldatzea, izenaren eta edukiaren aldetik.

3. artikulua.– III. eranskinean argitara ematea Segurtasun Sailak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aurkibidea, gaur egungo egitura Dekretuari egokituta.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroari jakinaraziko dio fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatu izana, eta erregistro horretan inskribatzeko edo inskribatuta dagoena aldatzeko eskatuko du.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

I. ERANSKINA
FITXATEGI BERRIAK SORTZEA

I. eranskina: Segurtasun Sailaren eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren administrazio-fitxategiak.

II.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna.

B) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

64.– Hauteskunde-mahaietako aktak.

HELBURUA: Hauteskunde-mahai bakoitzean bozketa nola garatzen den jakitea eta horri buruzko informazioa izatea. Hauteskunde-mahaietako lehendakari, bokal eta artekariei buruzko genero arloko azterlan estatistikoak egitea.

ERABILERAK: Hauteskunde-mahai bakoitzean bozketa nola garatzen den jakitea eta horri buruzko informazioa izatea. Hauteskunde-mahaietako lehendakari, bokal eta artekariei buruzko genero arloko azterlan estatistikoak egitea.

ZEIN PERTSONA EDO TALDEREN DATU PERTSONALAK ESKURATZEN DIREN Hauteskunde-mahaietako lehendakariak edo bokalak diren hautesleak.

Hauteskunde-mahaian artekari jarduten duten pertsonak. HORRETAN BILDUTAKO DATU PERTSONALAK JASOTZEKO PROZEDURA: Hauteskunde-mahaietako hautesleen datuak eta artekari jarduten dutenenak hauteskunde-mahaiaren eraketa-aktatik eta haren bilkura-aktatik jasotzen dira, indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 123.8 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

FITXATEGIAREN OINARRIZKO EGITURA ETA HORRETAN DAUDEN DATU PERTSONALEN DESKRIBAPENA: Datu pertsonalak: izena, bi abizenak eta NAN.

Bereziki babestutako datuak, pertsonen ideologiarekin lotutakoak: hautagai-zerrendaren siglak eta izena.

Hautaketari buruzko datuak eta botaketaren intzidentziak.

Hautesbarrutiari, udalerriari eta hauteskunde-mahaiari buruzko datuak.

AURREIKUSTEN DIREN DATU-LAGAPENAK ETA TRANSFERENTZIAK: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 11. eta 21, artikuluekin bat datozenak.

SEGURTASUN-MAILA: Handia.

II. ERANSKINA

I.– Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

57.– Autobabes planak egiteko teknikari eskudunen erregistroa.

Helburua:

Autobabes-planak egiteko akreditatuta dauden teknikari eskudunak inskribatzea, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan ezinbestekoak.

Aurreikusten diren erabilerak:

Akreditazioa lortu duten teknikarien zerrenda jasotzea.

Administrazio honetarako teknikari eskudunak direnen zerrenda argitaratzea, beti ere teknikariak horretarako baimena eman ostean.

Zein pertsona edo talderen datu pertsonalak eskuratzen diren:

Teknikari eskudunak izateko eskatu eta akreditazioa lortu duten teknikarien zerrenda.

Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

Interesdunak aurkezten duen dokumentazioaren bitartez.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Datu finkoak:

Izena.

Abizenak.

NAN.

Teknikari eskudun izateko akreditatu direneko data.

Aukerako datuak, teknikari gaituak zehaztuko dituenak:

Helbide profesionala.

Helbide elektronikoa.

Telefonoa.

Besteren konturako langilea – enpresa edo autonomoa.

Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

Berariazko baimena ematen duten pertsonen datuak webgunean argitaratuko dira.

Arlo horren gaineko eskumena daukaten beste administrazio batzuei.

Segurtasun-maila:

Baxua

Organo arduraduna:

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko, organo honetara jo behar da:

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz)

II.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna.

B) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

31.– Araubide Juridikoaren Kudeaketa.

HELBURUA:

Aholkularitza juridikoan izapidetutako espedienteak erregistratzea eta kudeatzea.

AURREIKUSTEN DIREN ERABILERAK:

• Espediente administratiboen jarraipena eta kudeaketa erraztea.

• Barruko estatistikak eta estatistika publikoak lantzea.

ZEIN PERTSONA EDO TALDEREN DATU PERTSONALAK ESKURATZEN DIREN:

Izapidetutako prozedura administratiboetako interesdunak.

DATU PERTSONALAK JASOTZEKO PROZEDURA:

Interesdunarengandik edo haren legezko ordezkariarengandik.

FITXATEGIAREN OINARRIZKO EGITURA ETA HORRETAN DAUDEN DATU PERTSONALEN DESKRIBAPENA:

Datu-baseak datu hauek ditu:

• Errekurtsogilearen identifikazio-datuak (izen-abizenak).

• Prozedurari buruzko datuak (data, alegazioak, etab.).

• Erreklamazioei eta arau-hauste administratibo eta penalei buruzko datuak.

AURREIKUSTEN DIREN DATU-LAGAPENAK ETA TRANSFERENTZIAK:

Arlo horren gaineko eskumena daukaten erakunde eta organismoei, betiere Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluen arabera.

SEGURTASUN-MAILA:

Ertaina.

ORGANO ARDURADUNA:

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

DATUAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO ETA HORIEN AURKA EGITEKO ESKUBIDEAZ BALIATZEKO, ORGANO HONETARA JO BEHAR DA:

Araubide Juridikoaren Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

III. ERANSKINA
AURKIBIDEA

I. eranskina: Segurtasun Sailaren eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren administrazio-fitxategiak.

I.– Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko Zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

1.– SOS-Deiak.

2.– Urrutiko laguntza.

3.– Larrialdi Planak.

52.– Datu hidrometeorologikoen eskatzaileak.

53.– Babes zibilaren arloan laguntzaileak diren boluntario-organizazioen erregistroa.

54.– Autobabes planen erregistro orokorra.

57.– Autobabes planak egiteko teknikari eskudunen erregistroa.

B) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

5.– Joko eta ikuskizunak.

6.– Debekatuen eta autodebekatuen erregistroa.

7.– Jokoa kudeatzeko tresnak.

C) Trafiko Zuzendaritza.

12.– Zehapen-espedienteak.

13.– Gidari-eskolak.

15.– Pertsonak.

19.–. Trafikoa kudeatzea.

61.– Zirkulazioaren gaineko eragin nabarmena daukaten jardueretarako baimenak.

D) Ertzaintzaren Zuzendaritza- Ikuskaritza eta Administrazio Atala.

48.– Ertzainak laguntzeko kudeaketa.

E) Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

21.– Liburutegia.

22.– Ekinbide.

55.– Herritarrak erregistratzea.

58.– Euskadiko udaltzainen erregistroa.

II.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko Zuzendaritzen erantzukizuna.

A) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

34.– Kontratazio- eta ondare-espedienteen kudeaketa.

24.– Hornitzaileak / Kontratistak.

25.– Jantziak.

B) Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

31.– Araubide juridikoaren kudeaketa.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-kontsultak.

9.– Hauteskundeetako pertsona ospetsuak.

10.– Kargu publikoak.

11.– Hedabideak.

58.– Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto irisgarria.

62.– Hauteskunde autonomikoetako ordainsarien kudeaketa.

63.– Atzerrian dauden boto-emaileen frankeoa itzultzea.

64.– Hauteskunde-mahaietako aktak.

C) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

59.– Langileen kudeaketa integratua- Giza Baliabideak I.

60.– Langileen kudeaketa integratua- Giza Baliabideak II.

27.– Medikuak.

28.– Kudeaketa medikoa- Giza Baliabideak.

29.– Epaileen zitazioak.

30.– Abokatu-laguntza.

47.– Lanbide-identifikazioa kudeatzea.

49.– Laneko arriskuen prebentzioa.

V.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoa.

37.– Posta-erregistroa-Akademia.

38.– Liburutegia eta dokumentazio-eskaerak kudeatzea.

39.– Hautaketa-prozesuak.

40.– Prestakuntza akademikoa.

41.– Aholkularitza juridikoa.

42.– Kontratazio-espedienteen kudeaketa.

43.– Langileen kudeaketa integratua - Akademia.

44.– Kudeaketa medikoa- Akademia.

II. eranskina.– Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren menpeko fitxategiak (EPDPZ).

1.– AKZren jarduerak.

3.– Telefonemen erregistroa.

4.– Poliziaren posta-erregistroa.

5.– Polizia-zentroen kudeaketa.

6.– Baliabide operatiboak kudeatzeko tresnak.

7.– Laguntza.

8.– Zentroetara sartzeko baimena.

9.– Sarbideak kontrolatzea.

10.– Segurtasun-enpresak.

11.– Segurtasun-neurriak hartu behar dituzten enpresak.

14.– Adierazpenak eta bilerak.

15.– Herritarren Segurtasunerako Legea (LSC)- SEG pribatua aplikatzea.

16.– Herritarren Segurtasunerako Legearen zehapen-espedienteak.

17.– Genero-indarkeria.

18.– Ikerlan.

19.– Salaketak.

20.– Argiketak.

21.– Iturrien informazioa.

22.– Komunikazioen kontrola.

23.– Identifikazio genetikorako datu-basea.

24.– Ahotsak ezagutzea.

25.– Ebidentziak eta adituen txostenak.

27.– Identifikazioa -- polizia zientifikoa.

28.– Heriotzak.

29.– Epaileen errekisitoriak eta aginduak.

30.– Interes polizialeko objektuak.

31.– Interes polizialeko ibilgailuak.

32.– Interes polizialeko pertsonak.

33.– Identifikatuen liburua.

34.– Atxilotuen liburua.

35.– Atxilo.

36.– Presoen baimenak.

37.– Presoak eta atxilotuak lekuz aldatzea.

38.– Ospitaleratuen zaintzak.

39.– Zigiluak.

40.– Ibilgetutako ibilgailuak.

41.– Argiketarik gabeko zirkulazio-istripuak.

42.– Alkoholemia-probak.

43.– Diziplina-prozedurak.

44.– Ikerlan- Ikuskaritza orokorra.

45.– Iturrien informazioa- Ikuskaritza orokorra.

46.– Izapideak – Ikuskaritza orokorra.

47.– Bereizgarriak eta lanbide-txartela.

48.– Armen kontrola.

50.– Adingabekoen erregistroa.

51.– Bideo-zaintzako euskarria.

52.– Komunikazio-lineak grabatzea.

53.– Segurtasun-kontrola.

54.– Bideo-zaintza sarea.

55.– Oinetakoen aztarnak.

57.– Herritarren segurtasunerako jardueren erregistroa.

58.– Datu eta prozeduren kudeaketa.

59.– Kokalekuen arreta-prebentzioa.


Azterketa dokumentala