Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4937

1171/2017 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal autonomia Erkidegoko Auzitegi nagusiaren 2016ko azaroaren 2ko 497/2016 Epaiaren betearazpena argitaratzen da, María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari dagokiona zehazki, erizain kategoriakoa bera (2011ko EPEa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 2ko 497/2016 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 2ko Epaiaren eta Auzitegi Gorenaren 2017ko maiatzaren 9ko Probidentziaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren harira zenbait ekintza gauzatu behar dira, erizain-kategoriaren hautaketa-prozesuari dagokionez.

Bigarrena.– Erizain kategoriako hautaketa-prozesuan lehenago gauzatu diren ekintzak ikusita, María Begoña Sáez de Gordoa Meana andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideekin jarraitu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Auzitegi Gorenaren 2017ko maiatzaren 9ko ebazpen judizialaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorrei jarraikiz kasuan kasuko izapideak egin ondoren, María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari 27,4875 puntu egotzi behar zaizkio prestakuntzaren atalean, eta 123,8208 puntu egotzi behar zaizkio osotara, eta beraz, destinoa hautatzeko aukera dagokio.

Era berean, María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari destino bat esleitu behar zaio Arabako ESIan (Arabako Unibertsitate Ospitalea), txanda irekiaren bidez, erizain-kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzerakoan interesdunei entzunaldia eman zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 82. artikuluan ezarritakoa betez.

María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreak alegazio-idazki bat aurkeztu du, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak aztertu du.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2016ko azaroaren 2ko 497/2016 Epaia betearaztea, María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari dagokionez, 2011ko Enplegu Eskaintza Publikoaren harira.

Bigarrena.– Epaitza izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari 27,4875 puntu egoztea prestakuntzaren atalean, eta 123,8208 puntu egoztea hautaketa-prozesu osoari dagokionez (erizain-kategoria).

2.– María Begoña Sáez de Gordoa Meana andreari erizain-kategorian Arabako ESIan (Arabako Unibertsitate Ospitalea) txanda irekiko destino bat esleitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedura jarraituz.

3.– María Begoña Sáez de Gordoa Meana andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, erizainaren kategorian; bestalde, hilabeteko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, esleitutako destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan hartzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala