Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4807

IRAGARKIA, zeinaren bidez aldatzen baita beste iragarki hau: Iragarkia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako koloretako hiru fotokopiagailu alokairu bidez eskuratzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 032/17).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako koloretako hiru fotokopiagailu alokairu bidez (renting) eskuratzeko lizitazioari buruzko iragarkian (Espedientea: 032/17). Iragarki hori 2017ko irailaren 27ko EHAAn argitaratu zen, 185. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/4633 (3/2) orrialdean, 8. epigrafeko 2) atalean (Esleitzeko irizpideak), honela dio:

«2) Koloretako kopia baten gehieneko salneurria: 30 puntu. Formula: Eskaintza ekonomikoa baloratzeko, honako formula hau erabiliko da:

PO = OB/OL * X

Osagaiak ondokoak izanik:

PO: lizitatzaileari eman beharreko puntuazioa.

OB: eskaintza ekonomiko txikiena.

OL: lizitatzailearen eskaintza.

X: atal honetan eman beharreko puntuazioa (30 puntu).»

Baina honela esan behar du:

«2) Zuri-beltzeko kopia baten gehieneko salneurria: 20 puntu. Formula: Eskaintza ekonomikoa baloratzeko, honako formula hau erabiliko da:

PO = OB/OL * X

Osagaiak ondokoak izanik:

PO: lizitatzaileari eman beharreko puntuazioa.

OB: eskaintza ekonomiko txikiena.

OL: lizitatzailearen eskaintza.

X: atal honetan eman beharreko puntuazioa (20 puntu).

3) Koloretako kopia baten gehieneko salneurria: 10 puntu. Formula: Eskaintza ekonomikoa baloratzeko, honako formula hau erabiliko da:

PO = OB/OL * X

Osagaiak ondokoak izanik:

PO: lizitatzaileari eman beharreko puntuazioa.

OB: eskaintza ekonomiko txikiena.

OL: lizitatzailearen eskaintza.

X: atal honetan eman beharreko puntuazioa (10 puntu).

Lizitatzaile bakoitzaren guztizko puntuazioa epigrafe honetako 1), 2) eta 3) atalen puntuak batuta aterako da.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 28a.

Kontratazio Mahaiko Lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala