192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4804
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 174/2017 berehalako judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrez andreak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradu naizen aldetik, fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 174/2017 judizioan, epaitegi honetako epaile Angela Fernandez Zabaleguik epaia eman du 2017-03-22an.
Alexandru Russchii (AIZ: X6183799L) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren hamahiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.