192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4800
AGINDUA, 2017ko irailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitiko udalerriko (Gipuzkoa) «Azkoitiko Ikastola-Xabier Munibe» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzeko dena.
Azkoitiko udalerriko (Gipuzkoa) «Azkoitiko Ikastola-Xabier Munibe» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Azkoitiko Ikastola-Xabier Munibe» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean, «Azkoitia» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Gipuzkoan dago, Azkoitiko udalerriko Juin kaleko 4. zenbakian, eta 20008945 kode-zenbakia dauka.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.