Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2017ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4799

AGINDUA, 2017ko irailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako «Ortzadar» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko Errege Dekretua 1589/20111, Erdi Mailako Mantentze-lan Elektromekanikoetako titulua ezartzen duena (abenduaren 11ko BOE), eta 2013ko uztailaren 2ko 379/2013 Dekretua, aipatutako teknikari-tituluari dagokion curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (urtarrilak 13ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20006882.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: Ortzadar.

Titularra: Asociación Padres Pro-Educación Especial.

Helbidea: Ategorrieta 159, Ulia auzoa.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Mantentze-lan Elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 5 ikasgela egonkor.

● Zereginen ikaskuntzako 3 ikasgela.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak:

○ «Ibilgailuen mantenimendua» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze-lanak

● «Mantentze-lan Elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez du esan nahi inola ere hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala