Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4692

HUTS-ZUZENKETA, Ertzaintzako agente bati irekitako diziplina-espedienterako ebazpen-proposamena jakinarazteko iragarkiarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira ertzain bati diziplina-espedienterako ebazpen-proposamena jakinarazteko iragarkiaren eranskinean (2017ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk., eta 2017ko irailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 231. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2017/4560 (2/1) orrialdean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren Ediktu Taula Bakarraren eranskineko 1. orrialdean, gaztelaniaz, eta 3. orrialdean, euskaraz (ID: N1700599150),

Honako hau dioen tokian:

«3.– Ohartarazten zaio, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko ekainaren 26az geroztik.»

hau esan behar du:

«3.– Ohartarazten zaio, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko irailaren 14az geroztik.»

Erandion, 2017ko irailaren 25a.

El Viceconsejero de Seguridad,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala