Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
4672

ERABAKIA, 2017ko irailaren 21ekoa, Consorcio Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren Asanblada Orokorrarena, zeinaren bidez GGLA Partzuergoan hutsik dagoen funtzionario izaerako erdi-mailako kudeaketa-teknikariaren lanpostu bat lehiaketaren bidez hornitzeko deialdia onartzea erabakitzen den.

Lehenengoa.– GGLA Partzuergoan hutsik dagoen funtzionario izaerako erdi-mailako kudeaketa-teknikariaren lanpostu bat lehiaketaren bidez hornitzeko deialdia onartzea.

Bigarrena.– Hornidura-prozesua arautzen duten oinarriak onartzea.

Hirugarrena.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA) eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzea. Deialdiaren oinarri arautzaileak GGLA Partzuergoaren web orrian: www.atgipuzkoa.eus/eu/attg/enplegu-publikorako-lan-eskaintza argitaratzea.

Laugarrena.– Kalifikazio-epaimahaikideen izendapena.

Lanpostuaren ezaugarriak:

Izaera: langile funtzionarioa.

Izendapena: erdi-mailako kudeaketa-teknikaria.

Sailkapen-taldea: A.

Sailkapen-azpitaldea: A2.

Lanpostu-mailako osagarria: 24.

Osagarri zehatza: 17.863,20 euro.

Deitutako lanpostu kopurua: 1.

Kokapena. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren egoitzan: Donostia, Easo 74.

Eskatutako prestakuntza: unibertsitateko gradu-titulua edukitzea*.

Hizkuntza-eskakizuna: 3, euskaraz.

Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasuna: bai.

Derrigortasun-data: bai; eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

* Graduak lizentziaturak, diplomaturak, ikasketa teknikoak eta 2. zikloa ordezkatzen ditu (horien baliokidea da).

Hornidura-sistema: hornidura-prozesua egingo da erakunde parte-hartzaileetako (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-Oriako Udalak) eta haien erakunde autonomoetako* karrerako funtzionarioei mugatutako lehiaketa prozedurako deialdi publikoaren bidez, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 121. artikuluaren arabera, honela dioenak «partzuergoen zerbitzura lan egiten duten langileak administrazio parte-hartzaileetakoak izan behar dira esklusiboki».

* Erakunde autonomoen zerrenda:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra: HAEE; HABE; Lanbide; Osalan; Emakunde; Kontsumobide; Lehiaren Euskal Agintaritza; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutua; Osalan eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2.– Gipuzkoako Foru Aldundia: Uliazpi Fundazioa; Kabia.

3.– Donostiako Udala: Donostiatik (Udaleko Informatikako Zentro Zaharra); Musika eta Dantza Eskola; Kiroletako Udal Patronatua.

4.– Errenteriako Udala Errenteria Musikaleko Udal Patronatua; Adinduen Jesusen Bihotza Egoitzaren Patronatua.

5.– Eibarko Udala: San Andrés Fundazio Publikoa (Zahar Egoitza); Kiroletako Udal Patronatua; Juan Bautista Gisasola Musika Eskola.

6.– Arrasateko Udala: Iturbide Egoitza-Residencia Iturbide.

7.– Hernaniko Udala: Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatua.

Irun, Zarautz eta Lasarte-Oriako udalek ez daukate Erakunde Autonomorik.

Epaimahaiaren osaera:

Karrerako funtzionario hauek osatuko dute Kalifikazio Epaimahaia:

– Lehendakaria: Ana Fernández Manterola.

– Bi kide:

● Juan Luis Gundín Artola.

● Segundo Diez Molinero.

– Kide bat Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen proposamenez, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz: izendatzeko zain.

– Kideetako bat, Segundo Diez Molinero jauna, idazkari moduan arituko da, iritzia eta botoa emateko eskubidearekin.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiari, azken argitaratze datako hurrengo egunetik hasi eta hilabete baino lehen. Hori eginez gero, ez dago administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkezterik harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena izan arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2017ko irailaren 22a.

Consorcio Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren idazkariordea,

IRMA DOMINGORENA ZAPIRAIN.


Azterketa dokumentala