185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4637
IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da, 2017ko uztailaren 19an egindako eskabidea dela-eta irekitako 2017-446 espedientean, 2017ko uztailaren 27an Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena. Espedientea Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena eman duenari. Hilabete egongo da horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 115. artikuluarekin eta hurrengoekin bat. Dena den, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzeko, hala xedatzen baitu, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak –Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa– 9. artikuluan. Gainera, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezteko aukera ere izango du.
2.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango du Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ez oztopatuko aurreko apartatuan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2017ko irailaren 20a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.