185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4635
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez espediente batean interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, eta ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARIA TERESA AMEZKETA ALEGRIA.