185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4631
IRAGARKIA, ibilgailuen abiadura kontrolatzeko ekipamendua eta horren osagarriak eskuratu eta instalatzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-126/2017).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: S-126/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornikuntzak.
b) Deskribapena: ibilgailuen abiadura kontrolatzeko ekipamendua eta horren osagarriak eskuratu eta instalatzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 240.000 euro, BEZa (% 21) barne.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-eguna: 2017ko abuztuaren 11.
b) Formalizazio-eguna: 2017ko irailaren 19a.
c) Kontratista: Tradesegur, S.A.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 228.327 euro, BEZa (% 21) barne.
Erandio, 2017ko irailaren 19a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.