Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4628

IRAGARKIA, Auzolandegiak 2017 programan parte hartzen duten gazteentzako janariaz hornitzea helburu duen administrazio-kontratua formalizatzearena (Espedientea: S-001/DEPS2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-001/DEPS2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta lote-kopurua: 9 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denetik lote bakoitzeko auzolandegiaren azken txanda amaitzen den egunera arte.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2017ko martxoaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 55. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak: prezioa (60 puntu).

– Ebalua daitezkeen beste irizpide batzuk: menuen kalitatea eta aukera (30 puntu); langileen antolakuntza (10 puntu gehienez).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 105.300,00 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 105.300,00 euro (BEZik gabe) + 10.530,00 euro BEZarenak (% 10); guztira: 115.830,00 euro, BEZa barne.

6.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko ekainaren 5a.

b) Kontratista: AIBAK,S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 17,94 euro/menu – 75.563,28 euro, BEZik gabe.

7.– Formalizazioa: 2017ko ekainaren 19a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala