Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4627

EDIKTUA, 8782/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 8782/16 espedientea bideratzen ari da. Gheorghe Raul Caldaras zigortuari ezarri zaio lan horiek egin beharra (Beasainen jaioa, 1989-05-02an; NAN zk.: X8627831W; Rusalin eta Livia Angelicaren semea; haren azken helbidea: Oriamendi kalea 23-1. ezk., Beasain, Gipuzkoa; gaur egun non dagoen ez dakigu). Espediente horretan, autoa eman zen 2017-09-08an, eta hau diote haren xedapenek: «Deklaratzea Gheorghe Raul Caldarasek hau ez duela bete: Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 1009-15 Exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko ehun eta bat lanaldi egitea.

Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Donostiako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAren bidez, eta, halaber, ohartarazi, haren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak, eta horren fede ematen dut».

Gheorghe Raul Caldaras zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko irailaren 8an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunetan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala