185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4625
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1330/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1330/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Mailmnine Boussoula.
Abokatua: Maria Teresa Diaz de Apodaca Diaz.
Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.
Demandatua: Mohamed Boussoula.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-09-11n, eta honako hauek dira xedapenak:
378/17 epaia, 2017ko irailaren 11koa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1330/2016 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Mailmnine Boussoula, Lascaray prokuradore duela, eta, bestetik, demandatu gisa, Mohamed Boussoula (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Mohamed Boussoula demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.