Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4624

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 259/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 259/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Beasaingo Kale Nagusiko 15eko Jabekideen Erkidegoak eskatuta, Amaya Zabaleta Zabaletaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Baiesten dut Beasaingo Kale Nagusiko 15eko Jabekideen Erkidegoak aurkeztutako demanda, Amaia Zabaleta Zabaletaren aurkakoa, Horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila seiehun eta berrogeita hamazazpi (1.657,13) euro eta hamahiru zentimo ordaintzera, eta berandutze-interesak, 2016ko irailaren 1ean demanda aurkeztuz judizialki erreklamatu zirenetikoak.

Alderdi demandatuari berariaz ezartzen dizkiot prozesuan zehar sortutako kostuak.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka ezin dela inongo errekurtsorik jarri.

Eta Amaya Zabaleta Zabaleta demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala