Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4623

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 197/2017 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasun jaunak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 197/2017 judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile Angela Fernandez Zabalegui andreak, 2017-07-17an.

«55/2017 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamazazpia.

Nik, Pablo Garcia Abad-ek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 197/2017 judizioaren autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Regis Michel Ousset kondenatzen dut Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jaso eta zigortutako lesio-delitu arin bat egiteagatik, erantzukizun kriminala aldatzen duten inguruabarrik ez dagoela, hilabeteko isun-zigorra betetzera, 5 euro eguneko; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

Regis Michel Ousset 90 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Mouhamet Gaye Ndiaye-ri, eta zenbateko hori handituko da, PZLko 576. artikuluan ezarritako legezko interesen arabera.»

Mouhamet Gaye Ndiaye jauna (polizia-fitxa: A01221401) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala