Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4622

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 548/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 548/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Oihane Garcia Fernandez.

Abokatua: Jose Julian Zabala Fernandez.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Demandatua: Seguros Lagun Aro, S.A., Jose Manuel Mateo Dominguez, Goizane Perez del Olmo y Liberty Seguros, S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-17an. Hona hemen

EPAITZA

Funtsean baiesten dut Oihane García Fernándezen ordezkaritza prozesalak aurkeztu duen demanda, honako hauen aurkakoa: Goizane Pérez del Omo –auzi-ihesean– Jose Manuel Mateo Dominguez –auzi-ihesean– Seguros Lagun Aro, S.A. eta Liberty Seguros, S.A.; horrenbestez, Goizane Pérez del Omo –auzi-ihesean– Jose Manuel Mateo Dominguez –auzi-ihesean– Seguros Lagun Aro. S.A. eta Liberty Seguros, S.A. kondenatzen ditut García Fernández andreari modu solidarioan honako hauek ordaintzera: hiru mila, berrehun eta hirurogeita hamabi euro eta hogeita hamasei zentimo (3.272,36 euro) kalte-ordain gisa, eragindako lesio eta ondorioengatik; gainera, aseguru-etxeek istripua izan zen egunetik guztia ordaindu arteko interesak (Aseguru Kontratuen Legearen 20. artikulua) ordaindu beharko dizkiote, eta Pérez del Olmok eta Mateo Dominguezek interpelazio judizialaren egunetik epai honen egunera arteko interesak –Kode Zibileko 1101 eta 1108 artikuluetan xedatutakoaren arabera– eta egun horretatik guztia ordaindu artekoak –PZLko 576 artikuluak ezarritakoak– ordaindu beharko dizkiote. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4760-0000-13-0548-16) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), 2017ko uztailaren 17an.

Jose Manuel Mateo Dominguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko uztailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala