Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4620

EBAZPENA, 2017ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2017-2018 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. atalean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduak (2017ko ekainaren 8ko EHAA) 2017ko udarako eta 2017-2018 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak jakinarazi zituen, eta haietan parte hartzeko deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko baimena ematea jarraian zerrendatzen diren ikasketa-elkarteei Irale programaren 2017-2018 ikasturtean irakastorduz kanpo eskainiko diren jardueretan parte hartzeko, lurralde historiko hauetan:

ARABA/ÁLAVA:

Aixkiria AEK euskaltegia.

Amurrioko AEK euskaltegia.

Arana AEK euskaltegia.

Aratz-Pinto euskaltegia.

Errioxa Kultur Elkartea.

Gasteiz-Adur euskaltegia.

Hegoalde euskaltegia.

Laudioko AEK euskaltegia.

Laudioko udal euskaltegia.

Lautadako AEK euskaltegia.

Udaberria euskaltegia.

Zadorra AEK euskaltegia.

Zaldiaran euskaltegia.

BIZKAIA:

Aita Villasante udal euskaltegia.

Arrigorriagako udal euskaltegia.

Aurten Bai Fundazioa.

Barakaldoko euskara udal erakundea.

Basauriko udal euskaltegia.

Bilbo Zaharra euskaltegia.

Bizkaiko AEK.

Durangoko udal euskaltegia.

Enkarterriko udal euskaltegia.

Erandioko udal euskaltegia.

Ermuko udal euskaltegia.

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea.

Galdakaoko udal euskaltegia.

Getxoko udal euskaltegia.

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia.

J. A. Agirre euskaltegia.

Juan Mateo Zabala euskaltegia.

Labayru Ikastegia.

Mastitxu euskaltegia.

Mikelats euskaltegia (Orixe E. SAL.).

Mungiako udal euskaltegia.

Muskizko udal euskaltegia.

Portugaleteko udal euskaltegia.

Santurtziko udal euskaltegia.

Sestaoko udal euskaltegia.

Trapagarango udal euskaltegia.

Txorierriko udal euskaltegia.

Ulibarri euskaltegia.

GIPUZKOA:

Amara Berri AEK euskaltegia.

Antiguako AEK euskaltegia.

Arrasateko udal euskaltegia.

Azpeitiko Euskara Patronatua-Udal euskaltegia.

Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia.

Bergarako udal euskaltegia.

EBETE Hizkuntza-Zerbitzuak Ikasketa Elkartea Koop. txikia.

Eibarko AEK euskaltegia.

Eibarko Udala-Udal euskaltegia.

Elgoibarko AEK euskaltegia.

Emun, Koop. E.

Erdu AEK euskaltegia.

Errenteriako udal euskaltegia.

Euskal Herriko Ikastolak Sociedad Cooperativa Europea.

Gernika XXI, S.L.

Goiztiri AEK euskaltegia.

Hernaniko AEK euskaltegia.

Hitzez euskaltegia E.M.

Huhezi Koop. E.

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea S. Koop.

Intxixu AEK euskaltegia.

Irrintzi AEK euskaltegia.

Irungo AEK euskaltegia.

Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia.

Leintz udal euskaltegia mankomunitatea.

Maizpide SCL.

Mikelats AEK euskaltegia.

Oroitzene AEK euskaltegia.

Pasaiako udal euskaltegia.

Soziolinguistika Klusterra Elkartea.

Txirrita AEK euskaltegia.

Urrats euskaltegia Kooperatiba Elkartea.

Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiaren mankomunitatea.

Urtxintxa Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskola – Gipuzkoa.

Xenpelar AEK euskaltegia.

Zarauzko AEK euskaltegia.

Bigarrena.- Baimena ukatzea jarraian zerrendatzen diren ikasketa-elkarteei Irale programaren 2017-2018 ikasturtean irakastorduz kanpo eskainiko diren jardueretan parte hartzeko, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala