185. zk., 2017ko irailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (390 KB - 15 orri.)
- EPUB (858 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4619
AGINDUA, 2017ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzen dituena: Agindua, zeinaren bidez ebazten baita 2017-2018 ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren eranskinean (Agindu horren bidez ebazten da 2017-2018 ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Agindua 2017ko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (167. zk.). Horrenbestez, hutsak zuzenduko dira, ikastetxeei dagokienez eranskinean behar diren aldaketak eginez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.