184. zk., 2017ko irailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (308 KB - 8 orri.)
- EPUB (553 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4615
IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenetarako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedienteak. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.
Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu eta alegazioak egin ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70 - 1. solairua – 20015 Donostia.
Iragarki hau argitaratzen da I. eranskinean aipatutako interesdunek banakako jakinarazpen gisa har dezaten eta pertsona orok jakin dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 11.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.