Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2017ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4614

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki iritzitako oharrak egiteko Lapatxeko hondakinak kudeatzeko zentroan eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko instalazioaren proiektua egiteari dagokionez (Azpeitiko –Gipuzkoa– Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A. enpresak sustatu du proiektu hori). Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil litzake oharrok, ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko, proiektu horren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko prozeduran.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei (eranskinean jasota daude).

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako kontsiderazioak aurkez ditzakete, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Espedientearen dokumentazioa eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala