184. zk., 2017ko irailaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4613
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki iritzitako oharrak egiteko Zarauzko 10-2-OR Salberdin urbanizazio-proiektuari dagokionez (10-2-OR Salberdin eremuko EUren Itun Batzarrak sustatu du proiektu hori). Izan ere, ingurumen-organoak oinarritzat erabil litzake oharrok, ingurumen-inpaktuaren azterlanari buruzko irismen-dokumentua egiteko, proiektu horren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozeduran.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei (eranskinean jasota daude).
Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten eta harentzat jakinarazpenaren balioa izan dezan. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkie:
Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Espedientearen dokumentazioa eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 18a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.