Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2017ko irailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4611

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 244/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 244/2015 prozedura arrunta bideratu da, Jesus Maria Beristain Orbegozoren eta Pedro Jose Olaizola Alcortaren jaraunsle ezezagunen aurka, judizio arruntaz, honako hauek eskatuta: Federico Angel del Hoyo Lara, Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, Maria Eceiza Arteche, Maria Mireya Alberdi Corta eta Jesus Balenciaga Pildain, non epaia eman baita. Hona hemen epaitza:

80/2017 EPAIA

Epailea: Maria Laguna Muro.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: Federico Angel del Hoyo Lara, Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, Maria Eceiza Arteche, Maria Mireya Alberdi Corta eta Jesus Balenciaga Pildain.

Abokatua: Estibalitz Urkiri Badiola.

Prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz De Pinedo.

Alderdi demandatua: Jesus Maria Beristain Orbegozoren jaraunsle ezezagunak eta Pedro Jose Olaizola Alcortaren jaraunsle ezezagunak.

Abokatua.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Federico Angel del Hoyo Lara, Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, Maria Eceiza Arteche, Maria Mireya Alberdi Corta eta Jesus Balenciaga Pildain demandatzaileek Jesus Maria Beristain Orbegozoren eta Pedro Jose Olaizola Alcortaren jaraunsle ezezagunen aurka jarritako demanda, horrenbestez:

– Adierazitakoen jabetza-eskubidea aitortzen zaie hauei:

– Maria Mireya Alberdi Corta, A trastelekua (Gipuzkoa kalea 47, 4. solairua, Zarautz).

– Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, B trastelekua (Gipuzkoa kalea 47, 4. solairua, Zarautz).

– Federico Angel del Hoyo Lara, C trastelekua (Gipuzkoa kalea 47, 4. solairua, Zarautz).

– Maria Eceiza Arteche eta Jesus Balenciaga Pildain, D trastelekua (Gipuzkoa kalea 47, 4. solairua, Zarautz).

– Deklaratzen da berriro ekingo zaiola jabetza-erregistroan Jesús M.ª Orbegozoren izenean inskribatutako jasodura-eskubidearen traktuari, hauen alde:

– Maria Mireya Alberdi Corta, % 33,10ko proportzioan.

– Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, % 16,70.

– Federico Angel del Hoyo Lara, % 31,30.

– Maria Eceiza Arteche eta Jesus Balenciaga Pildain, % 18,70%.

– Baimena ematen dut jasodura-eskubidea gauzatzeko eta laugarren solairuko obra berriaren adierazpena publiko egiteko, eta eraikina deskribatzeko, egungo konfigurazioarekin bat eta Marina Lertxundi Manterola arkitektoaren ziurtagirian jasotakoarekin bat.

– Baimena ematen dut oin berriko obra berriaren adierazpena publiko egiteko, Marina Lertxundi Manterola arkitektoaren ziurtagirian jasotakoaren arabera eta Zarauzko Udalaren lizentziarekin bat.

– Baimena ematen dut eraikinaren jabetza horizontalaren zatiketa publiko egiteko eta trastelekuei eta erkidegoaren gainerako finkei kuota berriak jartzeko, 2014ko uztailaren 10eko jabeen batzarrean onartutak.

– Egin dadila finka horien inskripzioa eta kontraesaneko edozein erregistro baliogabetu, titular hauek izanik: Maria Mireya Alberdi Corta, Miren Begoña Basterrechea Beascoechea, Federico Angel Del Hoyo Lara, Maria Eceiza Arteche eta Jesus Balenciaga Pildain Bidal bitez horretarako behar diren aginduak.

Kostuak ez zaizkie alderdiei egotzi, beraz, bakoitzak bereak ordaindu behar ditu, eta komunak erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ezen, epaia ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, jakinarazpena egin eta hogei eguneko epean, Prozedura Zibileko Legearen 458. artikuluak eta hurrengo artikuluek diotenaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeitazazpian.

Eta Jesus Maria Beristain Orbegozoren jaraunsle ezezagun demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hemezortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala