183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4598
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 721/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 721/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Elisa Ortega Ortiz de Guinea.
Abokatua.
Prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.
Demandatua: Florinda Elisabeth Gonzalez Perez, Dahiana Ramona Gonzalez Perez eta Graviela Perez Moreno.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-02-16an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut Elisa Ortega Ortiz De Guineak Florinda Elisabeth Gonzalez Perez, Dahiana Ramona Gonzalez Perez eta Graviela Perez Morenoren aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2158,53 euro solidarioki ordaintzera, baita legezko interesa, demanda aurkeztu zenetik hiru puntutan handituta, eta prozesuko kostuak ere.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri.
Dahiana Ramona Gonzalez Perez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.