183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4595
EDIKTUA, zerbitzu-errentamenduei buruzko 101/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 101/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: David Fernandez Barco.
Demandatua: Claudio Damian.
Gaia: zerbitzu-errentamendua.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-04an. Hona hemen epaitza:
Baietsi egiten dut David Fernández Barcok jarritako demanda; horrenbestez, Claudiu Damián kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordain diezaion zenbateko hau: 924 euro gehi demandatik honako legezko interesak gehi ebazpen honetatik honako bi puntu gehituta; eta prozedurak eragindako kostuak ere ordaindu behar ditu.
Claudio Damian demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.