183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (436 KB - 31 orri.)
- EPUB (1681 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4586
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko maiatzaren 18ko bilkuran hartua, Barakaldoko Udalaren 2015eko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin-betiko onesten duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2017ko maiatzaren 18an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Behin betiko onesteko Barakaldoko Udalaren 2015eko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena. Erabaki honen eranskin modura ageri da.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitara daitezela xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.