179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4519
EBAZPENA, 2017ko irailaren 8koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdia ebatzi zuen 2017ko uztailaren 18ko Ebazpena aldatu egiten duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman dira Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 18ko Ebazpenean, zeinaren bidez ebatzi baitzen Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdia (2017ko uztailaren 18ko EHAA, 136. zk.), eta zuzendu egiten da ondoren:
Sumarioan, sumarioko 2017/3614 (1/1) orrialdean,
Honela dio:
«Bigarrena.– 2017ko uztailaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek».
Baina honela esan behar du:
«Bigarrena.– 2017ko uztailaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 8a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.