175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4444
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-01A001-24-2017 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.
Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Sheinov Said Saidov jaunari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2017ko abuztuaren 3an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.
Legezko oharrak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Vitoria-Gasteizen duen bulegoan (Santiago etorbidea, 11).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.