175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4443
IRAGARKIA, 02/2017 zehapen-prozeduran espedientearen instruktoreak hartutako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da Pub Games (Sebastián Fernández de Leceta 9, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular den Julio Pérez Sardóni ebazpen-proposamen horren berri ematea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio 2017ko uztailaren 12an zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena hartu dela, osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egin baita.
Legezko oharrak:
– Jakinarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Espedientea eskuragarri dago Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritza honetan: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.