175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
4440
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarraren iragarkiaren huts-zuzenketarena, liburutegiak kudeatzeko sistema integratu batez hornitzeko eta instalatzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko ekainaren 27ko Erabakia).
(06-1000-17 esp.)
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 23an argitaratutako 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman ditugu Eusko Legebiltzarreko liburutegiak kudeatzeko sistema integratu batez hornitzeko eta instalatzeko kontratuari buruzko iragarkiaren testuan (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren Erabakia, 2017ko ekainaren 27koa; 06-1000-17 espedientea), zeina argitaratu baitzen 2017ko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (129. zk.); horrenbestez, zuzendu egingo dugu.
Hau jartzen duen tokian:
«Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: 47.400,00 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 12.600,00 euro. Guztizko zenbatekoa 60.000,00 euro da».
Hau jarri behar du:
«Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: 49.586,78 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 10.413,22 euro. Guztizko zenbatekoa 60.000,00 euro da».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.