175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4437
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 42/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 42/2016-K.
Demandatzailea: Berenice Tsapla Laminu.
Abokatua: Jose Ignacio Varas Santamarina.
Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Demandatua: Jupsy Basia Kosi.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, gorago aipatutako prozedura izapidetu eta autoetan epaia eman da 2016ko urriaren 3an, demanda ezestea erabakitzeko. Interesdunak eskuragarri du haren kopia bulego judizial honetan. Jupsy Basia Kosi jaunari honek jakinarazpen gisa balio diezaion, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean jartzea erabaki da.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.