175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (274 KB - 10 orri.)
- EPUB (294 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4433
EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, 2017 ekitaldian Euskal Merkataritzako sariak emateko deialdia argitaratzen duena.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Merkataritzako sariak arautzen ditu (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60 zk.)
Agindu horretako 4. artikuluan ezartzen denaren arabera, aginduan arautzen diren sariak emateko deialdia egin behar da 2017 ekitaldiari dagokionez.
Beraz, aipatutako aginduko 4. artikuluan ematen zaidan gaitasuna kontuan harturik, hau
ERABAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak arautzen dituen Euskal Merkataritzako sarietarako deialdia egitea, 2017 urteko ekitaldiari dagokionez.
2. artikulua.– Baldintzak.
Aurkezten diren kandidaturak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Ikerketako sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan arautzen diren sarien onuradun ahal izateko, aginduan aipatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.
3. artikulua.– Eskaerak eta epea.
1.– Kandidaturak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzara zuzenduta bidali beharko dituzte eskatzaileek, eta sailaren lurralde-bulegoetan, Zuzenean zerbitzuan (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuko bulegoetan), EAEko erregistro osagarrietan (apirilaren 29ko 39/2008 Dekretuan adierazitakoetan) aurkeztu, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan.
2.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita, eta hilabete pasa ondoren bukatuko da.
3.– Horretarako, I. Eranskineko inprimakiak erabiliko dira, eta egokiak diren memoria edo materialak gehitu ahal izango dira, betiere DIN-A4 neurria gainditu gabe.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.
Merkataritzako zuzendaria,
JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.