Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4431

AGINDUA, 2017ko irailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Honen bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako 2017ko ekitaldirako deialdia egiten da.

Irisgarritasuna sustatzen duen Legeak (abenduaren 4ko 20/1997 Legea) ezarri du, dagoeneko titularitate, erabilera edo zerbitzu publikoetakoak diren hiri-inguruneetako, espazio publikoetako, eraikinetako, garraioetako eta informazio-sistemetako irisgarritasuna bermatzeko eta sustatzeko tresna gisa udalek eta toki-erakunde txikiek, beste hainbaten artean, lau urterako programak egin behar dituztela. Programen helburua elementu horiek legean eta bere garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzea da.

Aipatutako legean ere adierazi da Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek irisgarritasuna sustatzeko behar diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dutela. Diruz laguntzeko moduko programetan, lehentasuneko jardun gisa ezarriko da hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko obrak finantzatzea.

20/1997 Legean ezarritako helburuetako bat ingurunea antolatzea da, herritar oro berdin eta ahal denik eta independenteen moldatu dadin, pertsonen beharrak instalazioetan integratuta, guzti-guztiek normaltasunez erabil ditzaten, hori baita Europako irisgarritasun-kontzeptuan bildutako diseinu unibertsalaren oinarria.

Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak beharrezko jotzen du laguntza-lerro bat ezartzea udalentzat, toki erakunde txikientzat eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzat, lehenago adierazitako programak prestatzea eta eguneratzea sustatzeko.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea 2017ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko: 1) Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara; 2) Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea; eta 3) Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, betiere udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotakoaren arabera.

2.– Hobetzeko jarduketa hauek hartuko dira kontuan: eraikinetako irisgarritasuna (horizontal eta bertikala, igogailuak eta plataforma jasogailuak, ateak, eskudelak, komun eta aldagela egokituak, baita seinaleak eta egokitzeko ekipamendua ere); hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasogailuak; hiri-ingurunea hobetzeko lanak (ibiak, arrapala ez-mekanikoak, eskudelak sortzea); kaleak urbanizatzea (espaloiak zabaltzea, aparkatzeko tokiak erreserbatzea mugikortasun urriko pertsonentzat, oinezkoen ibilbideak murrizten dituzten oinezkoentzako igarobideak, plataforma bakarreko kaleak, zuhaitz-txorkoak ixtea).

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, toki erakunde txikiek eta xede sozial nabaria duten onura publikoko erakunde pribatuek, betiere aurreko artikuluan zehaztutako jardunak burutzea eta garatzea baldin badute helburu.

Xede sozial nabaria duten onura publikoko erakunde pribatutzat honako hauek hartuko dira: Onura publikoko elkarteei eta beren babeslaritzari buruzko erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera onura publikoa onartuta duten elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudenak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dauden fundazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

3.– Ezin izango diren onuradun izan horretarako ezgaitzen duen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) Azken Xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

4.– Onuraduna udala, tokiko erakunde autonomoa edo toki-erakunde txikia bada dagokion udalak udalerriko irisgarritasunaren arloko salbuespenen zerrenda eginda eduki beharko du, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena) V. eranskineko 3. artikuluko 3.3 zenbakian ezarritakoari jarraikiz.

5.– Erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean dituztela justifikatzearen ondoreetarako, erakundeak diru-laguntzaren eskabidea aurkezteak baimena emango dio organo kudeatzaileari datozkion ziurtagiri telematikoak zuzenean eskuratzeko. Nolanahi ere, eskatzaileak «berariaz ukatu ahal izango du baimena, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela dioten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu orduan».

6.– Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

3. artikulua.– Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

1.– Erakunde onuradun bakoitzak eskabide bat aurkeztu behar du jardun bakoitzeko.

2.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari bidaliko dizkiote eskabideak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 14.2 artikuluari jarraikiz aurkeztuko dituzte.

3.– Eskabideak euskadi.eus-en helbide honetan aurkeztu beharko dira, bitarteko elektronikoz: https://www.euskadi.eus/irisgarritasuna/2017/y22-izapide/eu

4.– Dagokion udaleko alkateak edo erakundearen legezko ordezkaritza duenak sinatu beharko du eskabidea.

5.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak euskadi.eus-en egoitza elektronikoan daude eskuragarri (https://www.euskadi.eus/irisgarritasuna/2017/y22-izapide/eu).

7.– Ondorengo izapideak eta prozedura honi buruzko kontsultak bitarteko elektronikoz egingo dira http://www.euskadi.eus-en bitartez, atal honetan: «Egoitza Elektronikoa / Nire Kudeaketak».

4. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Agindu honen arabera emandako diru-laguntzen kudeaketa-lanak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzak egin behar ditu.

5. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea.

Aurkeztutako eskaeran akatsen edo hutsegiteren bat dagoela atzematen badu Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzak, eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko. Hala egin ezean, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 21. artikuluan ezarritakoaren araberako ebazpena eman ondoren, bere eskaeran atzera egin duela joko da.

6. artikulua.– Balorazio-epaimahaia.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta egiaztatzeko, honako pertsona hauek osatuko duten balorazio-epaimahai bat eratuko da:

– Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria (edo Etxebizitzako sailburuordeak izendatutako ordezkoa); batzordeburu jardungo du.

– Proiektu, Obra eta Gainbegiratze Zerbitzuko burua (edo Etxebizitzako sailburuordeak izendatutako ordezkoa).

– Horretarako izendatutako Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzako teknikaria (edo hura ordezten duen pertsona, Etxebizitzako sailburuordeak izendatua); idazkari jardungo du.

2.– Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Etxebizitzako sailburuordeari, Agindu honen 19.2 artikuluaren arabera eskaera bakoitza aztertu eta egiaztatu ondoren.

7. artikulua.– Eskatutako irisgarritasun-aurrekontua.

1.– Eskatutako irisgarritasun-aurrekontutzat hartuko da egokitzapen ekipamendurako aurkeztutako plan-, obra- eta instalazio-aurrekontua, zergak eta tasak alde batera utzita, bider jardunaren arabera aplikagarri den irisgarritasun-koefizientea.

2.– Jardunaren arabera aplikagarri diren gehieneko koefizienteak:

– Irisgarritasun-plana: Koef. = 1.

– Eraikinetako irisgarritasuna (horizontala eta bertikala, igogailuak eta plataforma jasotzaileak, ateak, eskudelak, bainugela eta aldagela egokituak): Koef. = 1.

– Ibiak, arrapala ez-mekanikoak eta eskudelak sortzea: Koef. = 1.

– Hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasotzaileak: Koef. = 1.

– Mugikortasun urriko pertsonentzat aparkaleku-plazak erreserbatzea. Koef. = 0,5.

– Eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzea. Koef. = 0,5.

– Kaleak urbanizatzea (espaloiak zabaltzea, plataforma bakarreko kaleak, oinezkoen ibilbideak murrizteko igarobideak, eta zuhaitz-txorkoak ixtea): Koef. = 0.4.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen gehieneko irisgarritasun-aurrekontua.

Diruz lagundu daitekeen irisgarritasun-aurrekontua, gehienez, eskatutako irisgarritasun-aurrekontuaren % 50 izango da eta degradatutako eremu deklaratuetan edo birgaitze integratukoetan kokatzen diren lanen kasuan, % 60. Erakunde bakoitzak, betiere, gehienez 300.000 euro jaso ahal izango ditu. Irisgarritasun-planak idazteko edo eguneratzeko, berriz, diru-laguntza kostuaren % 75 izango da.

9. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Laguntza hauen emakida bateragarria izango da helburu berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak izango Etxebizitza Sailburuordetzak jardun bererako emandako beste laguntza batzuekin.

10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

1.– Deialdi honetara aurkezten diren eskabideak prozedura bakar baten bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea, erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Etxebizitzako sailburuordeari dagokio, betiere balorazio-epaimahaiaren proposamenez. Ebazpena hartzeko epea gehienez sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.

2.– Ebazpenean laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, zein erakundek jaso duen, zein den laguntza jaso duen proiektua eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira.

3.– Aurreko lerrokadan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde interesdunei. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, eman zaien diru-laguntza eta diruz lagundutako inbertsio-proiektua adierazita.

5.– Ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea inolako jakinarazpenik egin gabe bukatu bada, laguntza-eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

11. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak eta diru-laguntzak emateko bestelako baldintzak.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluarekin bat etorriz:

a) Esleitutako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza bere xede zehatzerako erabiltzea, hau da, irisgarritasun-programa idazteko eta irisgarritasunaren hobekuntza-obrak egiteko.

c) Diru-laguntza esleitzen duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak bete behar dituzte, eta eskumena duten nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.

d) Organo emaileari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko bestelako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu izana. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea esleitzeko ebazpena eman aurretik.

f) Diru-laguntzak itzultzeagatiko obligazioak ordainduta dituela egiaztatzea esleitzeko ebazpen-proposamena eman aurretik.

g) Diru-laguntzei publizitatea ematea aipatutako 38/2003 Legearen 18. artikuluak adierazitakoaren arabera. Publizitatea, gutxienez ere, esleitutako diru-laguntzaren berri erakunde onuradunaren webgunean ematea izango da, era bestelako publizitaterik ere zehaztu ahal izango da jardueraren izaeraren eta ezaugarrien arabera.

h) Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena) V. eranskineko 3.3 zenbakiko 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deialdi honen aurreko urteko obra-lizentzietan irisgarritasunaren arloan emandako salbuespenen informazioa eta justifikazioa helaraziko zizkioten udalek Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari.

i) Erakunde onuraduna udala, tokiko erakunde autonomoa edo toki-erakunde txikia bada, dagokion udala alta emanda egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen erregistroan.

12. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Baldin eta aldatzen badira diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste diru-laguntza batzuk edo bestelako laguntza batzuk jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, emate-ebazpena aldatu ahal izango da; betiere diru-laguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira, funtsezko alderdiei edo laguntza emateko edo onuraduna zehazteko erabakigarriak izan direnei eragiten ez badie edo beste batzuen eskubideak kaltetzen ez baditu.

13. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

Inbertsioaren behin betiko benetako kostua diru-laguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa bidezko proportzioan murriztuko da, eta gero diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

14. artikulua.– Proiektuak aldatzea.

1.– Hasiera batean aurreikusi eta ebazpen bidez onetsi ziren gastu edo jardueratan aldaketarik egin nahi izanez gero, dena delako jarduera gauzatu aurretik eskatu beharko da aldaketa, eta Etxebizitzako sailburuordeari egokituko zaio eskaria berariaz onartu edo atzera botatzea.

2.– Aldaketak ezingo du inola ere jardueraren izaera aldatu.

3.– Salbuespenez, Etxebizitzako sailburuordeak onar dezake diruz lagundutako jarduna egiteko eta amaitzeko epea zabaltzea, baldin eta tartean erakunde onuradunaren borondatezkoak ez diren eta behar bezala justifikatuta dauden arrazoiak badira, eta ezarritako exekuzio-epea amaitu baino lehen idatziz eskatu bada. Nolanahi ere, zabaltze hori ezin izango da izan hasiera batean erabakitako epea baino handiagoa.

4.– Diru-laguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-tramitea ez denez egin, diru-laguntza eman duen organoaren aukeran geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea, betiere hori eginda beste inoren eskubideei kalte egiten ez bazaie.

5.– Diru-laguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna bidezko zehapenetatik salbuetsita geratzea.

15. artikulua.– Betebeharrak ez betetzea eta itzultzeko prozedura.

1.– Erakunde onuradunak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren oinarria den ekintza egiten ez badu, diru-laguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo behar bezala egiten ez badu edo, oro har, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko interesekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

2.– Onuradunaren betetze-maila nabarmen badago osoki betetzetik gertu eta konpromisoak zalantzarik gabe betetzeko jarduna izan dutela egiaztatzen badute, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 17. artikuluaren 3. zenbakiko n) letran adierazitako irizpideen arabera zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, edo, hala dagokionean, diru-laguntza arautzen duen autonomia-araudian ezarritakoaren arabera.

3.– Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 19. artikuluaren 3 zenbakian jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean izandako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ere eskatuko da.

16. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Adierazitako diru-laguntzak emateko, 3.300.000 euro jarriko dira guztira. Horietatik, 300.000 euro 2017. urtekoak izango dira, 1.800.000 euro 2018. urtekoak, eta 1.200.000 euro 2019koak.

17. artikulua.– Diru-laguntzak jaso ditzaketen jardunak eta inbertsioak.

1.– Diruz lagunduko dira entitate onuradunek, behar diren kontratuen bidez, irisgarritasun-plan berriak prestatzeko eta idazteko egindako lanak edo haiek eguneratzeko egindakoak (lehenengo artikuluan daude aipatuta). Era berean, idatzitako irisgarritasun-planetan jasotako obrak betearazteari eta egokitzapen-ekipamendua erosi eta instalatzeari buruzko jarduerak diruz laguntzeko modukotzat joko dira, lehenengo artikuluan adierazitako helburua badute.

Kasu guztietan, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketek 2017ko urtarriletik aurrera hasi beharko dute, eta 2018ko azaroaren 15era arteko gehieneko epea dago jarduerak gauzatzeko, planen kasuan, eta 2019ko urriaren 31ra artekoa obren kasuan.

Jardunak bukatzeko epean atzerapenik izanez gero, epea zabaltzeko eskatu beharko da inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea amaitu baino lehen. Eskaeran, gainera, atzerapena eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira, eta litekeena da aldaketa horrek diru-laguntza ematea onartu zuen ebazpenaren aldaketa eragitea.

2.– Diru-laguntzaren xede diren irisgarritasun-planekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, gutxienez:

a) Egokitu beharreko komunikazioaren, garraioaren, eraikinaren eta kanpoko espazioen inbentarioa.

b) Jardunen lehentasun-ordena.

c) Programa ekonomikoa eta finantzarioa, egokitzapenak egitera zuzendutako aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

d) Egokitzapenak egiteko egutegia.

18. artikulua.– Dokumentazioa.

1.– Jardun bakoitza eskaera baten bidez aurkeztu beharko da, modu indibidualean. Eskaerarekin batera, eta horrela dagokionean, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

1.1.– Irisgarritasun-planetarako:

a) Plana egin eta idazteko edo eguneratzeko gastuaren aurrekontua.

1.2.– Hiri-ingurunean eta erakinetan irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-obretarako eta egokitzapen-ekipamendua eskuratu eta instalatzeko obretarako –betiere jadanik idatzitako irisgarritasun-planetan bilduta badaude–:

a) Diru-laguntzaren bidez finantzatu nahi diren jardunek eta/edo inbertsioek eragindako gastuen aurrekontu banakatua. Justifikatu beharko da, halaber, nola aplikatu diren irisgarritasun-aurrekontua kalkulatzeko koefizienteak.

b) Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa, 1/100 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

c) Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, non zehazten baita aurreikusiriko jardunak egokitzen direla irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetara.

d) Erakunde pribatuak alde batera utzita, onartutako irisgarritasun-planean diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra jasota dagoen zatiaren fotokopia, eta irisgarritasun-planaren kopia digitala aurreko urteetako deialdietan aurkeztu ezean.

e) Argazki-dokumentazioa formatu digitalean (jpg formatuan), egin beharreko obrari buruzkoa eta diruz lagunduko den jardunaren xede den inguruneari buruzkoa.

f) Horrela dagokionean, eremu degradatuaren deklarazioa, edo birgaikuntza integraleko eremuarena.

g) Xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, lehenago aipatutako dokumentazioaz gain, honako hauek aurkeztu beharko dira:

– Elkarteen kasuan, onura publikoko aitortzari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Onura publikoko elkarteei eta beren babeslaritzari buruzko erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuan ezarritakoa jarraikiz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela dioen ziurtagiria; fundazioen kasuan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Elkarteek nahiz fundazioek justifikatu beharko dute zein den euren xede soziala.

– Erakundeari bere xedeak garatze aldera eraikina erabiltzeko ahalmena ematen dion tituluaren fotokopia.

h) Eraikinei dagokienez, Etxebizitzari buruzko Legea (ekainaren 18ko 3/2015 Legea) bete beharra dago, baita maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretua ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duen Dekretua aldatzekoa, eta haren laugarren xedapen gehigarria, laguntza publikoei heltzeko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egitea nahitaezkoa dela xedatzen duena. Egituraren eta eraikuntzaren aldetik egokituta ez dauden eraikinek ezin izango dute diru-laguntza jaso, EITn eskatzen edo gomendatzen diren baldintza horiek lortzeko obrak jarduketaren barruan sartzen ez badituzte.

19. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura eta irizpideak.

1.– Oro har, agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektu guztiak diruz lagunduko dira.

2.– Epaimahaiak aztertu egingo ditu aurkeztu diren eskaerak, jardunak agindu honetako 1. artikuluan finkaturiko xedera egokitzen diren ala ez zehazteko, eta aginduaren 7.2 artikuluan bildutako koefizienteak zuzen aplikatu diren egiaztatzeko.

20. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: eskatutako irisgarritasun-aurrekontua, 7. artikuluan ezarritakoa aplikatuz kalkulatua, bider 0,75 –planen kasuan– eta bider 0,5 –obren kasuan–.

2.– Salbuespen gisa, degradatutako eremu deklaratuetan edo birgaitze integratukoetan kokatzen diren lanen kasuan eman beharreko diru-laguntzaren kopuru indibiduala zehazteko, eskatutako irisgarritasun-aurrekontua, 7. artikuluan ezarritakoa aplikatuz kalkulatua, bider 0,6 egingo da.

3.– Horrela kalkulatutako zenbatekoen batuketa agindu honetan emandako aurrekontu-zuzkidura baino handiagoa bada, laguntzak honako lehentasun-hurrenkeraren arabera emango dira:

1) Irisgarritasun-planei buruzko eskabideei emango zaie laguntza lehenengoz. Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada aurkeztu diren irisgarritasun-planei buruzko eskabide guztiei erantzuteko, zuzkidura proportzionalki hainbanatuko da eskabideen artean.

2) Irisgarritasun-planetarako diru-laguntzak deskontatu ondoren, aurrekontuko zuzkiduraren gainerako zenbatekoa obretarako banatuko da, modu honetan eta multzo hauen arabera:

a) % 50, hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasotzaileak jartzeko.

b) % 20, eraikinen irisgarritasunerako aurreikusitako jarduketetarako, seinaleak eta ekipamendua alde batera utzita.

c) % 20, arrapala ez-mekanikoetarako eta pasabideak eta eskudelak sortzeko, lehentasun-hurrenkera horrekin.

d) % 10, kaleak urbanizatzeko (espaloiak zabaltzea, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak erreserbatzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoentzako igarobideak, kaleetako plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea) eta eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzeko. Egindako zerrendako lehentasun-hurrenkerari jarraituz.

Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada adierazitako ataletako batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, lehentasun-hurrenkera honi jarraituko zaio: birgaikuntza integratuko eremuetan edo eremu degradatuetan dauden jarduketei esleituko zaie lehenengo, udalerrian dagoen langabezia-ehunekoaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera.

Udalerriko langabezia-ehunekoa Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) udalerrika sexuaren eta adin-taldearen araberako langabeziari buruz eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datarako argitara emandakoa izango da.

Eskabideen zenbatekoak nahikoak ez badira hobekuntzako obra-multzo bakoitzerako adierazitako ehunekoa osatzeko, soberako zenbatekoa beste multzo bati gehituko zaio, emandako sailkapen-hurrenkeraren arabera, 2a) multzotik hasi eta 2d) multzoan amaituta.

21. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da honako prozedura honi jarraikiz:

1.– Irisgarritasun-planen, irisgarritasuna hobetzeko obren eta ekipamenduaren erosketaren eta instalazioaren kasuan, emandako laguntzaren zenbatekoaren % 9,09 aurreratutako ordainketa gisa pagatuko da, betiere diru-laguntzari berariaz uko egiten ez bazaio 11. artikuluko a) letran aipatzen den moduan, letra horretan bertan zehazten den 15 eguneko epea igaro ondoren, eta aurretik erakunde onuradunak aurkeztu baditu gastua egiteko baimena justifikatzen duten agiriak. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren arabera ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duen bermeen erregimenarekin bat etorriz bermatuko da kopuru hori.

2.– Irisgarritasun-planen kasuan, diru-laguntzaren gainerako zatia 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, betiere lanak amaitu, eta honako dokumentazio hau Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan aurkeztu ondoren:

a) Administrazio- edo notaritza-instantziak konpultsatutako fakturen kopia eta formalizatutako kontratuari dagozkion ziurtagiriak.

b) Idatzitako planaren ale bat, formatu digitalean.

c) Erakunde onuradunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, emandako diru-laguntzaren helburua eta xedea bete direla, eta, bestetik, zein kopuru erabili diren horretarako.

d) Helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzei buruz erakunde onuradunak egindako justifikazio-ziurtagiria.

Diru-laguntza osoa ordaintzeko eskatutako dokumentuak aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 5a izango da.

3.– Gainerakoa, hobekuntza-obren eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketaren eta instalazioaren kasuan, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, dagozkion egiaztagiriak aurkeztutakoan. Aurrekontu osoaren % 10 ordaindu gabe gordeko da, obra amaitu arte. Lanak amaitu ondoren, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan:

a) Egindako jarduerei dagozkien fakturen eta ziurtagirien kopia, administrazio- edo notaritza-instantziak konpultsatuta.

b) Argazki-dokumentazioa formatu digitalean (jpg formatuan), egindako obrari buruzkoa eta diruz lagunduko den jardunaren xede den inguruneari buruzkoa.

c) Teknikari eskudun batek egindako ziurtagiria, non egiaztatzen den obra nahiz egokitzeko ekipamenduaren eskuratze eta instalazioa bat datozela Irisgarritasunari buruzko 20/1997 Legearekin, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuarekin, eta Eraikingintzaren Kode Teknikoarekin: DB-SUA.

d) Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.

Diruz laguntzeko moduko obra beste obra handiago baten zati izanez gero, nahikoa izango da diruz laguntzeko moduko obrari dagokion amaierako ziurtagiri partzialarekin.

Udalaren berezko langileek egindako obrak baldin badira, egindako obraren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, udal teknikari eskudunak izenpetuta.

Erakunde onuradunaren obra sozietate baten edo foru- nahiz udal-erakunde baten bitartez gauzatzen bada, sozietate edo erakunde hori onartu egingo da titularraren ordezkari gisa, gastua justifikatzeko ziurtagirian edo fakturazioan.

Azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko azken eguna 2019ko azaroaren 30a izango da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan aurreikusi gabeko guztian, honako lege hauetan jasotako aurreikuspenei jarraituko zaie: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea (urriaren 1eko 39/2015 Legea) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea (urriaren 1eko 40/2015 Legea).

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala