Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4429

EBAZPENA, 2017ko irailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko urriaren 22an egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko irailaren 22an egindako bileran onartu zuen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan, desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua, 202. zk.). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adieraziz.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22an egindako bileran onartu zuen desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua, 202. zk.), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikusi I. eranskina).

Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2014-2020 programa operatiboaren edo gazte-enplegurako programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala