Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4424

EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Ikerketaren arloko errektoreordetzarako kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpena erabiliz –gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA)–, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea:

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 57.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Dotazioa: 9.

– Maila: 19.

– Lanaldia: arautua.

– Hizkuntza eskakizuna: 2 ; derrigortasun-data: 2014ko urtarrilaren 31.

– Langunea: ikerketaren arloko errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

– Berariazko betekizuna: Ingelesa jakitea (B2 Maila).

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegian; horretarako, hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia Unibertsitateko Estatutuen 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 14.artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko irailaren 5a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala