Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2017ko irailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4420

EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mediterraneoko Arroen Lurralde Bulegoko buruaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez indargabetu egin da 2017ko apirilaren 20ko Ebazpena, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mediterraneoko Arroen Lurralde Bulegoko buruaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdia ebazteko dena. Horren ondorioz, honako ebazpen hau ematen da aurreko ebazpenaren ordez.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Aguirre Orcajo jauna Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen Lurralde Bulegoko buru izendatzea (U11856 kodea, 1 dotazioa, 29 maila).

Bigarrena.– 2017ko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala