172. zk., 2017ko irailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4383
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-10-2017 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2017ko uztailaren 6an emandako ebazpen-proposamena.
Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ondorioz, jakitera ematen da ezen 2017ko uztailaren 6an ebazpen-proposamen bat eman dela, Restauraciones Zuyomar SLri irekitako SAN-20A001-10-2017 zehapen-prozeduraren gainekoa; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.h artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.
Legezko oharrak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 28a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.