Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2017ko irailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4381

IRAGARKIA, 2017ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkien ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, eranskinean zehaztutako espedienteei dagokienez.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan, zorra ordaindu ezean, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daiteken argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko irailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala