Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2017ko abuztuaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4242

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira lagapen-komunikazioetan lagatzaileak zein lagapen-hartzaileak bete beharko dituzten betekizunak, nekazari aktibo izateko. Horretarako, 2015eko, 2016ko eta 2017ko kanpainetan laguntzak kobratu ahal izateko bazter utzi den jarduerarik egin ez dutela egiaztatu beharko dute, ez norberaren kabuz, ez entitate batean parte hartuz, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. eranskinean jasotzen den bezalaxe.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatukoa betetzeko.

Zuen eskura daude jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ados egonez gero, ez duzu inolako izapiderik egin behar.

Adierazpen horrekin ados ez bazaude, edo baztertutako jarduerarik egin baduzu, bai zeure kabuz, bai entitate batean parte hartuz, Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan jakinarazi beharko duzu, 2017an lagapen-eskaera egin zenuen toki berean, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritako tokietan, hamar egun balioduneko epean.

Eta hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala