165. zk., 2017ko abuztuaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4241
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2017ko maiatzaren 16ko Ebazpena, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena. Ebazpen horren bitartez, baietsi egiten da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2016ko abenduaren 22ko ebazpenaren aurka – oinarrizko ordainketarako behin betiko eskubideen esleipena ukatzen du– jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatukoa betetzeko.
Zuen eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du berarentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 11.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.