165. zk., 2017ko abuztuaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4238
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 650/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 650/2016, behin betiko neurriak aldatzea.
Demandatzailea: S G J.
Abokatua: Ignacio Javier Garcia Granados.
Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.
Demandatua: Jose Maria Basalo Pereira.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-15ean. Hona hemen epaitza:
Partez baiesten dut S G J andreak aurkeztu duen demanda, Jose María Basalo Pereira jaunaren aurkakoa, eta, ondorioz, aldatu egiten dut epaitegi honetan alderdien artean bideratu den MHC 539/2005 prozeduran 2007ko martxoaren batean emandako epaia; horrenbestez, hileko 390 euroko mantenu-pentsioa ezartzen dut zaintza ez duen gurasoaren kargura (130 euro seme-alaba bakoitzarengatik), ebazpen hau ematen denetik aurrerako ondorioekin.
Sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik ez da hartzen. Alderdi bakoitzak bereak ordaindu behar ditu, eta, kostu komunak, erdibana.
Jose Maria Basalo Pereira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abuztuaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.