157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4135
IRAGARKIA, zeinaren bidez aldatu egiten baita Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, geltokietan, geralekuetan eta bulegoetan iturgintzako mantentze-lanak egiteari buruzko lizitazioari publikotasuna emateko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen baten bitartez konponduko dira.
Horrelako akatsak atzeman dira 2017ko abuztuaren 11ko 153 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskal Trenbide Sarearen Iragarkiaren testuan –geltokietan, geralekuetan eta bulegoetan iturgintzako mantentze-lanak egiteari buruzko lizitazioari publikotasuna ematen dion Iragarkian– eta, ondorioz, aldaketak egin behar dira.
2017/4066 (2/2) orrialdean, 8. a) atalean,
hau esaten duen lekuan:
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko irailaren 11ko eguerdiko 12:00ak.
hau esan behar du:
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 25eko eguerdiko 12:00ak.
Bilbao, 2017ko abuztuaren 11.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.