157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4128
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 230/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, María del Mar Gil Cordobések, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko 230/2017-B prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Peter Alikaly Fofanah demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko uztailaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.