153. zk., 2017ko abuztuaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (320 KB - 9 orri.)
- EPUB (584 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4059
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandako diru-laguntzen zerrenda, 2016. urtean garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena.
AURREKARIAK
2016ko apirilaren 15eko EHAAn (71. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez eman zen argitara 2016. urtean garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat, aldekoak diren diru-laguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta diru-laguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Hori dela eta, Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea (eranskina), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandakoak, 2016. urtean garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.
Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.