Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4015

IRAGARKIA, 40/2016 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ohiko moduan saiatu arren, Pase Bar (Foru kalea 39, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular Enrique Díez Rodríguez jaunari ezin izan zaio jakinarazi aipatutako ebazpen-proposamena. Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau.

Honen bidez, aditzera ematen da 2017ko uztailaren 7an ebazpen-proposamen bat eman dela osasunaren arloko arau-hauste bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedienterako.

Legezko ohartarazpenak:

– Ohartarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluarekin bat, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko, espedientearen edukia kontsultatzeko Osasuneko lurralde-ordezkaritzan: Olagibel 38, Vitoria-Gasteiz (Araba), eta espedientearen agirien kopiak lortzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo izango ditu ondorioak, epeak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala