Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4010

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, Atxuriko Aginte Postuko CTCan hobekuntzak egiteko administrazio-kontratuaren lizitazioa esleitu gabe gelditu dela iragartzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: hobekuntzak Atxuriko Aginte Postuko CTCan.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta bi mila zazpiehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita hamalau zentimo (102.730,54), BEZik gabe.

5.– Esleipena: esleitu gabe uzten dela erabakitzea: 2017ko uztailaren 28a.

a) Kontratatzailearen Profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: kontratazioa > denak)

b) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > iragarkiak bilatu > espedientearen kodea: P20016471)

Bilbao, 2017ko uztailaren 28a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala