Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2017ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4005

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 97/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 97/2017 prozedura bideratu da, Maria Jesus Miranda Vaquerok eskatuta, Giovanny Pinzon Lopezen aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

125/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Jesus Miranda Vaquero.

Abokatua: Manuel Angel Peña Achurra.

Prokuradorea: Ana Maria Idocin Ros.

Alderdi demandatua: Giovanny Pinzon Lopez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu diren 97/2017 autoak ikusi ditu. Autoak bideratu dira María Jesús Miranda Vaquerok eskatuta –Idocin Ros epaitegietako prokuradoreak ordezkatu du, eta Peña Achurra letraduak lagundu–, Giovanny Pinzón Lópezen aurka, zeina auzi-ihesean baitago.

EPAITZA

Deklaratzen dut deseginda geratzen dela María Jesús Miranda Vaqueroren eta Giovanny Pinzón Lópezen arteko ezkontza, dibortziorako kausa legalagatik, deklarazio horri dagozkion legezko ondorio guztiekin, besteak beste, ezkontzako erregimen ekonomikoa desegitea.

Ez da Lehen Auzialdi honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa Durangoko Erregistro Zibilera, lekukotzarekin, auzilarien ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean inskriba dadin.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Giovanny Pinzon Lopez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala